Okondon ospatuko da aurten EGI eguna, “Gaztedi bizia, Euskadi berria” lelopean. Bertara heltzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik autobusak antolatu dituzte gazte jeltzaleek. Izena emateko epea gaur bukatzen da. Parte hartu ahal izateko, hurrengo posta elektronikoetara idatzi behar da:
- Bizkaia egi.bbb@eaj-pnv.eus
- Gipuzkoa egi@gipuzko.com
- Arabaa egi.abb@eaj-pnv.eus
- Nafarroa egi.nafarroa@gmail.com
Egun osoko egitaraua prestatu dute EGI eguna ospatzeko. Izen ematearekin batera bazkaria, afaria eta Urduñako aterpetxean lo egiteko lekua jasotzen dira.
12:30- Ailegatzea eta trikipoteo
14:30- Herri bazkaria
16:30- Ekitaldi Politikoa. Joana Egiluz (Euzko Gaztedi) eta Ramiro González (EAJren Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia)
18:00- Astobiza txakolindegira bisita gidatua, Txakoli ezberdinetako kata
20:00- Herri Kirolak
21:30- Afaria
22:30-04:00- DJ
04:30- Urduñako gaua