Urtero legez Baserritar Azoka ate joka

Ohitura bilakatuta dator Okondoko Baserritar Azoka, aurten martxoaren 22an, igandean ospatuko da eta anitzak dira antolatu diren ekitaldiak.

Urtero moduan, hainbat dira Okondoko Baserritar Azokaren antolakuntzan parte hartzen duten elkarte eta taldeak, aurtengo laguntzaileen artean, Okondoko Dantza taldea, Ametsuts eta Itzalde Abesbatza daude.

Ohitura bilakatuta dator Okondoko Baserritar Azoka, aurten martxoaren 22an, igandean ospatuko da eta anitzak dira antolatu diren ekitaldiak.

Urtero moduan, hainbat dira Okondoko Baserritar Azokaren antolakuntzan parte hartzen duten elkarte eta taldeak, aurtengo laguntzaileen artean, Okondoko Dantza taldea, Ametsuts eta Itzalde Abesbatza daude.

Okondon Baserritar Azokan Enkarterriko Villano txakur-arrazaren bigarren monografikoa ere egingo da A.C.A.V.E elkartearen eskutik.

Goizeko 10:00etan ekingo diote egitarauari eta hasteko, baserriko eta artisauen produktuen erakusketa eta salmentan irekiera egingo da. Ondoren, 11:00etan, taloak egiteko tailerra abian jarriko da. Ordu berean, bisitari gazteenen gozamenerako gaztelu puzgarriak ere prest izango dira eguerdira bitartean, horrela txikienek jolasteko aukera paregabea izango dute. Eguerdiko 12:30ean hitzordua jarrita dute Goloka taldekoek eta “Sorginak” kalejira egingo dute azokan.

Kalejiraz gozatzen ari diren bisitariak, ordu-batetan Eusko Labelen eskutik prestatutako saiheskia eta Gernikako piperrak dastatzeko moduan egongo dira, ordurako sutan erreta egotea espero baita.

Egitarauari begirada bota, eta ordu berean, hau da, mokadu goxoa eskutan edo ahoan dela, Euskal Dantzen unea iritsiko da. Zaramilloko eta La Quadrako Iratxo Dantza Taldea eta Aintzina Pikako dantzariek emanaldia egingo dute Itzalde Abesbatzak lagunduta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide