Suge eta sugegorriak arriskutsuak baino mehatxatutako animaliak direla ikustarazteko familia tailerra antolatu du Okondogoiena Elkarteak Okondoko Udalarekin elkarlanean. Hitzordua larunbatean Okondogoienako eskola zaharrean arratsaldeko 17:30etan izango da.
Duela bi urte eskainitako saioak izandako harrera onari helduz, Aranzadi Zientzia Elkarteko herptologoa den Maider Iglesiasek “Suge eta sugegorriak: haien ospe txarraren biktimak” hitzaldia jorratuko du berton, familia giroan helduek zein neska-mutilek tailerrean elkarrekin parte hartzeko aukera eskainiz. Hortaz, suge eta sugegorri indibiduo batzuk gertutik ikusi eta ukitzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Sentsibilizazio ekimen horrek suge eta sugegorrien inguruan jendartean errotuta dauden mito edo aurreiritziak ezeztatu nahi ditu, bai eta aldi berean animalia hauek benetan pairatzen duten egoera mehatxatua ere agertaraziz eta Euskal Herriko suge aniztasuna balioan jarriz.