Danbor bako San Sebastian jai jendetsua izango da bihar Otaolan

Okondoko Otaola auzoan dago San Sebastianen omenez eraikitako baseliza.

Hurrengo hitzordua, larunbata hilak 24an izango da. Goizean goizetik mendira igo, eta eguerdiko 13:00etan meza nagusia egingo da. Ondoren, egun osoko jaian parte hartzeko deialdia egin dute. Asteartean, urtarrilaren 20an ere herritarrak mendira igo ziren festa egitera.

Ohitura jarraituz

Ohitura handiko festa da San Sebastianekoa, hamarretako eta hamaiketako goxoak eta sutondoan eguna igarotzeko aukera paregabea dute herritarrek urtero San Sebastian egunez.

Okondoko Otaola auzoan dago, San Sebastianen omenez eraikitako baseliza.

Asteartean, urtarrilaren 20an ere herritarrak mendira igo ziren festa egitera.

Hurrengo hitzordua, larunbata hilak 24an izango da. Goizean goizetik mendira igo, eta eguerdiko 13:00etan meza nagusia egingo da. Ondoren, egun osoko jaian parte hartzeko deialdia egin dute.

Ohitura handiko festa da San Sebastianekoa, hamarretako eta hamaiketako goxoak eta sutondoan eguna igarotzeko aukera paregabea dute herritarrek urtero San Sebastian egunez.

Egun osoan zehar, trikitixa eta Arloteen parte-hartzearekin festa herrikoiak aurrera egingo du, jakina ez den ordura arte, eta itxura guztien arabera, karpa azpian euritik babesteko aukera egongo dela adierazi dute.

Arratsaldean, Salvea abesteko hitzordua ere egin ohi da eta aurten ere menditik behera jaisten hasi baino lehen Salvea kantatuko da baselizan Andoni Armentia abadearekin. Jaitsiera baino lehen, aldez aurretik aukeratutako eukalipto bat moztu eta helduek eramango dute herrira, eta beste eukalipto txiki bat ere hartuko dute txikienek eraman dezaten.

Moztutako zuhaitzak lagun dituztela, menditik jaitsi eta “ohiko erromesaldiari” ekingo diote festan parte hartzen ariko diren herritarrek. Goikoetxea auzoan lehen geralekua, ondoren, herrira iritsi eta poteoa egingo den toki bakoitzean sartuko dute baita zuhaitza ere.

Festa amaierarako, zuhaitzak motozerrarekin moztuko dituzte, eta txandaka egin ohi duten legez, taberna batean utziko dute egur hori sutarako erabili dezaten. Bukatzeko, ohiturari jarraituz, asko izango dira afarian egongo direnak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide