Europa Press albiste agentziak jakitera eman duen legez, Animalien Babeserako SOS BILBAO elkarteak Laudioko ertzaintzaren polizia-etxean salaketa aurkeztu du. Okondoko COBAR Zalditegian hildako bi zaldi eta zaindu gabeko 40 zaldi topatu eta gero animalien tratu txarra salatzeko helburuarekin.
Sonia Brena, taldeko lehendakariak idatzitako komunikatuak iragan ostegunean Gordexolan hildako zein zaindu gabeko zaldiak topatu dituztela adierazten du. “Elikadura urritasun larria eta inoren zaintzan zeuden zaldiak” horrela zioen idatziak.
Horrez gainera, “denbora gutxira” elkarteak, Okondon “animalien ustezko tratu txar kasu berri batetaz ohartu zen”. Gordexolako kasuan ardura duten pertsona berberak direla gaineratu dute.
APA SOS BILBAO elkarteak, Arabako Foru Aldundiari animaliak zituzten “hainbat lursailen” inguruko informazioa igorri dio. Elkarteak emandako informazioaren arabera, zentroak “baztertuta, zaindu gabe eta oinarrizko zainketarik ez duten” 40 zaldi ditu. Honek, “animalien osasun eta bizitza arrisku handia” dakar.