Mendia eta Natura hizpide hartuta inauguratuko dira III.Jardunaldiak azaroaren 18an. Hitzaldiak, Filmak, Okondoren historia ezkutua ezagutzeko osteratxoa eta mendi Martxa dira aurtengo ekitaldi nagusiak. Ganekogorta Mendi Klubak argazki rally-a ere antolatuko du. Hitzaldi bakoitzera bertaratzeagatik, zenbaki bat lortu ahal da, eta azken egunera arte jasotakoekin, Gabonetako otarre baten zozketan parte hartu daiteke. Azaroaren 18an, inaugurazio ekitaldian “Artzaintza Gorobel mendilerroan” liburuaren aurkezpena egingo da arratsaldeko zazpi terdietan Okondoko Eskolan. Azaroaren 19an, asteazkenean, Okondoko Eskolan ordu berean, Amurrioko MB ilunabarra Erronka taldearen eskutik “BTT Aiara Eskualdean” hitzaldia egongo da.
San Romaneko Kultur Etxean “Euskal mendizaletasunaren historia eta Gorbeia lekukotzat” solasaldia egingo du Iñaki Garcia Uribek. Asteburuaren atarian, ostiralean hilak 21ean, Mendiarekin lotutako zinemaren txanda izango da, hau ere arratsaldeko zazpi terdietan Okondoko Eskolan. Larunbatean “Paseo txiki bat Okondoren historia ezkutua ezagutzeko, eraikinak lekukotzat hartuz” lemapean, Felix Mugurutza Montalbanek hitzaldia emango du paseoan. Jardunaldiei bukaera emateko “Okondoko Harana” III. Martxa Neurtua burutuko da goizeko zortzi terdietan, Okondoko igerilekuetan egin dute zita. Izen-ematea Ganekogorta Mendi Klubaren egoitzan egin ahal da astelehenetan 20:00etatik 21:00etara bitartean. Atari honen bitarteaz ere izena emateko aukera dago www.ganekogorta.org.