Atzo behartze salaketa jarri zuten Laudioko Ertzaintzaren komisarian. Gertakariak goizeko 07:30ean gertatu ziren Okondon. Salaketaren arabera emakume bat saiatu zen 13 urteko neska bere autoan -furgoneta granatea, antza- sartzen. Hasiera batean emakumeak esan zion neskari bere ama ezagutzen zuela eta berak eramango zuela institutura. Gazteak ezezkoa eman ostean emakumeak heldu zion eta ibilgailuan sartzen saiatu zen. Neskak bere burua defendatu eta ihes egin zuen.
Neskaren aitak azaldu du bere ustez lapurreta saiakera izan dela. Hala ere, ezin du ziurtatu zein izan den helburua.
Sergio Tato Okondoko alkateak adierazi du ezin dela ziurtatu bahiketa saiakera izan denik eta alarma soziala ekidin behar dela.