Okondoko Udalaren etxe-aldaketa bukatzear dago. Abuztuan Udaletxera itzultzeko lanak bukatu eta gero aste honetan bukatu nahi dute prozesua. Berez, Sergio Tato alkateak espero du Udaletxea asteazkenean berriro irekita egotea zerbitzu guztiekin.
Bitartean, udalaren jarduera ez da bertan behera geratu eta Kultur Etxean egingo diren obrak esleitu ditu dagoeneko. Bilbon kokatuta dagoen Construcciones Castellano S.A. Enpresak gauzatu behar ditu lanak 10 hilabetetan eta alkateak espero du ahalik eta lasterren hastea. 259.000 euro inguru inbertituko dituzte Kultur Etxea hobetzeko.
Besteak beste igogailua jarriko dute eraikinean eta areto guztien irisgarritasuna ere hobetuko dute. Sergio Tatoren aburuz: “Herriko elkarteentzat leku garrantzitsua da Kultur Etxea gehienek erabiltzen baitute”.