Hastear daude Okondoko Jaiak, astelehenera arte iraungo dutenak

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abu. 21a, 10:45

Ikusi egitarau osoa hemen.

Bihar, ostirala, hasiko dira Okondoko jaiak; eta astelehenera arte luzatuko da festa. Lau egunetan zehar dozenaka ekintzaz gozatzeko aukera izango du herrira hurreratzen den orok: frontenis txapelketa, Tarantella antzerkia, tortilla txapelketa...

Ekintza bitxiak

Ikusi egitarau osoa hemen.

Bihar, ostirala, hasiko dira Okondoko jaiak; eta astelehenera arte luzatuko da festa. Lau egunetan zehar dozenaka ekintzaz gozatzeko aukera izango du herrira hurreratzen den orok: frontenis txapelketa, Tarantella antzerkia, tortilla txapelketa...

Ekintza bitxiak

Egitarau nahiko berezia da Okondon prestatu dutena, ekintza bitxiz josia. Ostiralean mini-moto lasterketa egongo da. Norgehiagoka hori duela hiru urte egin zen lehenbiziko aldiz, eta aurten ekimena berreskuratu dute Jai Batzordeko kideek. Batzordetik jakinarazi dute umeentzako eta helduentzako modalitateak egongo direla.

Hortaz gain, egun berean Txapel jaurtiketan parte hartzeko aukera egongo da, frontoian. Larunbatean, berriz, Barraskilo lasterketaren eta Plater tiroketaren txanda iritsiko da.

Saharar gaua

Baina ekintza bitxiak ez dira aurtengo Okondoko Jaien protagonista bakarrak izango. Ekimen horietako batzuk aspaldidanik egiten dira herrian (Partida ezkongabeak ezkonduen aurka, bolo-txapelketa...). Beste batzuk, berriz, berriak dira; herriko sahararrek antolatutako saharar gaua esaterako. Larunbatean izango da ekintza hori, eta kus-kus-a eta saharar erako tea dastatu ahal izango da bertan.

Jai parte hartzaileak

Herriko jaiak Jai Batzordeak antolatzen dituen lehen aldia da aurtengoa, orain arte Udalak antolatu baititu. Instituzioetatik antolatuak izatetik herritik eta herriarentzat antolatuak izatera igaro dira, beraz, Okondoko Jaiak. “Batzordean hartu dira jaiei dagozkien erabaki guztiak, ez da udal-ordezkaririk egon”, ziurtatu du Batzordean aritu den Mikel Cuestak.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide