Azken ukituen faltan, Okondoko Udaletxe berria badago amaituta. Eraikina adeitsuagoa, sartzen errazagoa eta ekologikoagoa da. Udala, datorren astean hasiko du instalazio berrietara lekualdatzen eta horregatik izapide eta dokumentazio eskaerak egin nahi dituztenek lehenbailehen egitea eskatu dute, lekualdaketarekin kudeaketa horiek atzeratu daitezkeelako.
Eraikin berriak hesi arkitektonikoak ezabatzeko apustua egin du, bai eta energia berriztagarriak, eraginkorrak eta kontsumo baxukoak erabiltzekoa ere, luminariaren kasuan bezala. Izan ere, herriko kaleetan ere led-ak jartzen ari dira elektrizitate fakturak txikitzeko eta kontsumoa hobetzeko asmoz.
Jendea hartzeko bulegoaren zerbitzua, udaletxe berriaren sarreran egongo da orain. Udalak ohartarazi du izapideak edo beste edozein kudeaketa egiteko abuztuko ordutegia goizeko 9etatik arratsaldeko 14etara artekoa izango dela.