Inma Roiz oso pozik aurtengo pregoilari hautatu dutelako

Erredakzioa 2014ko abu. 19a, 10:20

Okondoko San Bartolome jaiak ostiralean abiatuko dira eta Inma Roiz idazleak irakurriko du pregoia 18:30ean. Idazlea oso pozik dago erabakiarekin okondoarrek babes osoa eman diotelako ez bakarrik hautaketarekin, baizik eta “Manuela” eleberria erosiz eta irakurriz. Nahiz eta oraindik pregoia ez duen idatzi, Inma Roizek argi du herriari eskerrak eman nahi dizkiola.

San Bartolome jaiak ostiralean hasi eta astelehenean bukatuko dira, hainbat ekintza antolatu dituztelarik Jai Batzordetik.

Okondoko San Bartolome jaiak ostiralean abiatuko dira eta Inma Roiz idazleak irakurriko du pregoia 18:30ean. Idazlea oso pozik dago erabakiarekin okondoarrek babes osoa eman diotelako ez bakarrik hautaketarekin, baizik eta “Manuela” eleberria erosiz eta irakurriz. Nahiz eta oraindik pregoia ez duen idatzi, Inma Roizek argi du herriari eskerrak eman nahi dizkiola.

San Bartolome jaiak ostiralean hasi eta astelehenean bukatuko dira, hainbat ekintza antolatu dituztelarik Jai Batzordetik.

Landare lehiaketa-erakusketa

Landare lehiaketa-erakustearen oinarriak zabaldu dituzte. Hori da Okondon egiten den ekintza bitxi bat, hainbat prestatzen baitituzte (barraskilo lasterketa, besteak beste).

Hurrengoak dira plazaratutako irizpideak:

01- Lehiaketak modalitate bakarra izango du: landareak, oro har.

02- Pertsona bakoitzak gehienez ere 3 landarerekin har dezake parte.

03- Landare bakoitzak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Etxe partikularrean hazi izana.
  • Loretan egon beharko du aurreikusitako egunean, erakusketan jartzeko landareak badira.
  • Ez du hosto eta lore lehorrik izango.
  • Aurkezten den unean ezin izango du inolako gaixotasun edo izurriterik izan.

04- Nahi beste pertsona ez profesionalek parte ahal izango dute lehiaketan.

05- Abuztuaren 25ean emango dira izenak, Okondoko jaien txosnan. Izena emateko ordutegia 12:00etatik aurrerakoa izango da, eta 13:30ean itxiko da.

06- Parte-hartzaileek euren landareak eraman beharko dituzte.

07- Lehiaketa-erakusketa gauzatu ahal izateko, gutxienez 6 landare aurkeztu beharko dira.

08- Parte-hartzaile bakoitzak zerrenda batean inskribatuta egon beharko du eta zenbaki bat emango zaio landare bakoitzeko. Zenbaki hori lehiaketa amaitu arte gorde beharko du, eta aurkeztutako landareekin bat etorri beharko du.

09- Epaimahaiak kontuan izango du lorearen edo hostoaren edertasuna, zein neurritan zainduta dagoen eta loreontzia, oro har.

10- Parte-hartzaile guztiek detaile bat jasoko dute, izena emateagatik.

11- Epaimahaia 14:00etan bilduko da eta honako sari hauek emango ditu modalitate bakoitzean:

 

1. saria: landarea, 3 txakolin-botilako kutxatila eta ½ gazta .

2. saria: landarea, 2 txakolin botila eta ½ gazta.

3. saria: 1 txakolin-botila eta ½ gazta.

Epaimahaiaren sari berezia: 14 urtetik beherako parte-hartzaileentzat.

 

12- Aurreko urteko irabazleak ezin izango du 1. saria berriz ere eskuratu ondorengo 2 urteetan.

13- Parte-hartzaile bakoitzak sari bakar bat besterik ezingo du jaso.

14- Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da, eta edozein sari esleitu gabe utzi ahal izango du.

15- Landareak jendaurrean ikusgai jarriko dira, jai egun horretako goiz osoan zehar, Okondo plazan.

16- Parte-hartzaileek landareak kendu beharko dituzte jaiegunaren goiza amaitu baino lehen (14:30ak, gutxi gorabehera). Bestela, antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango eragin dakizkiekeen kalteei dagokienez.

17- Antolatzaileen Batzordeak izango du lehiaketak eta erakusketak iraun bitartean landareak zaintzeko erantzukizuna.

18- Sarien banaketa epaimahaiaren epaiaren ondoren egingo da, egun horretan bertan, erakusketa amaitzean.

19- Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide