"Jai batzordeak hartu ditu erabaki guztiak"

Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 08:31

MIKEL CUESTA (Okondo, 1981) Jai Batzordean aritu da aurten eta lehendakaria izatea egokitu zaio. Batzordeak jaiak bere osotasunean antolatzen dituen lehen urtea da aurtengoa.

Aurten beste modu batean antolatu dituzue jaiak.

Bai, lehen udalak zinegotzi baten bitartez antolatzen zuen, batzarrak egiten zituen berak eta batzar horietara eramaten ziren hainbat gauza erabakita zeuden.

MIKEL CUESTA (Okondo, 1981) Jai Batzordean aritu da aurten eta lehendakaria izatea egokitu zaio. Batzordeak jaiak bere osotasunean antolatzen dituen lehen urtea da aurtengoa.

Aurten beste modu batean antolatu dituzue jaiak.

Bai, lehen udalak zinegotzi baten bitartez antolatzen zuen, batzarrak egiten zituen berak eta batzar horietara eramaten ziren hainbat gauza erabakita zeuden.

Aurten jai batzordea osatu dugu eta aurretik egitaraua ez dago itxita. Pasa den urtekoa jarraitu dugu uztailaren 1ean hasi garelako eta jaiak hurbil daudelako; 8an San Roman eta 23an San Bartolome. Hori bai, herriak eskatutako aldaketak egin ditugu.

Aurten niri egokitu zait lehendakaria izatea baina nahi duenak parte hartu du: elkarteak edo norbanakoak.

Jai batzordeak hartu ditu erabaki guztiak.

Aurten ez da egon udal ordezkaririk, Udalak soilik adierazi digu zenbatekoa zen aurrekontua. Lehendakaria eta batzordekide batek bilerak izan ditugu udalarekin; guk jaien guneak erabaki ditugu baina berak eman digu baimena. 

Aldaketak egon dira egitarauan?

Ez oso garrantzitsuak. Okondo herri txikia da eta dugun diru kopurua, ondorioz, txikia da. Orain arte ditu gehiena berbenetan gastatzen zen. Aurten musika egongo da, Djak edo Disko Dantza, baina erabiliko de diru kopurua txikiagoa izango da eta umeentzako ekintzetara diru gehiago bideratuko dugu.

Hori izan da agian aldaketa garrantzitsuena.

Bestalde, ekintza berriak egin baino, ekintza gehiago antolatu ditugu. Noizbait egin direnak, adibidez, Gorriti eta bere animaliak.

Dena den ez dugu ezer kendu. Adibidez, pasa den urteko umeentzako ekintzak mantendu dira eta beste batzuk gehitu ditugu.

Nolakoa izan da esperientzia?

Ona. Herritar asko daude, bereziki gazteak direnak. Elkarteekin elkarlana hobetu daitekeela uste dut. Pozik baina gazi-gozoa alde horretatik. Batzordean daudenek ondo hitz egiten dute egindako lanari buruz baina elkarteen partaidetzak hobetu behar du.

Lehen urtea da eta agian horregatik izan daiteke.

Txomin artzaina ez da egongo aurten.

Bai, galdetu genuen ea Txomin artzaina urkatzea ohitura zen eta antza ez da horrela, pertsona bati bururatu omen zitzaion. Jai batzordeari apur bat makabroa iruditu zaio artzaina jaietan zintzilik izatea eta aurten ez dugu egingo.

Beste gauza bat asmatu behar dugu ordezkatzeko, baina aurten ez dugu denborarik izan.

Makila jaurtiketa mantendu duzue.

Bai, herri txiki batean diru askorik ez dagoenez horrelako gauzak beharrezkoak dira; jendeak parte hartzen du eta barre egiten dugu guztiok eta denbora-pasa gisa ondo dago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide