Aurten ere Txakolin Jaia antolatu dute Okondon. Uztailaren 12an izango da. Udalak, Eusko Labelek eta Arabako Txakolina jatorrizko izenak prestatu dute larunbaterako egitaraua.
Hiru erakundeek prestatutako ekintzak 12:00etan hasiko dira. Txakolina ez ezik, txerri saiheskiak piperrekin dastatuko dituzte. Ordu erdi barru, 12:30ean, umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira.
Bukatzeko, 13:00etan topa egingo dute gonbidatu bereziarekin. Aurten Ana Urrutia izango da ekimenaren amabitxia.
Ohitura da Okondoko Txakolin Egunean norbait ospetsua babestea. Adibidez, 2011n Julian Jantzik hartu zuen ardura, 2012an Iñaki Lópezek eta 2013an Africa Baetak.
Jaian Aiaraldeko zazpi upategi ezberdinetako txakolina dastatzeko aukera egongo da; Garate, Señorio de Astobitza, Arzabro, Artomaña, Xarmant, Beldui eta Txomin Solaunen “Mahatxuri” txakolina.