Okondoko Udalak eskualdean bizi diren hegaztiak ezagutzeko pare bat jarduera antolatu ditu uztailerako.
Uztailaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Okondoko Kultur Etxean, ornitologo talde batek inguruko hegazti ohikoenen ezaugarrien aurkezpena egingo du eta euren kantuen bidez bereizten erakutsiko dute. Horrez gain, espezie ezberdinak noiz eta non ikusi daitezkeen ere irakatsiko dute.
Bestalde, uztailaren 5ean goizeko 10:30ean, Okondoko eskolatik abiatuta mendi irteera egingo da, eta behin naturan egonda inguruetako txoriak eta haien kantuak ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, Okondoko hurbileko lekuak bisitatuko dituzte hegaztiak eta euren habitatak ikusteko.
Parte hartzeko lekuak mugatuak dira, baina ekintzetan izena eman nahi izatekotan 945 89 80 23 telefono-zenbakira deitu beharko dute interesdunek.