Tailerra Okondoko Udalak antolatu du eta bere helburuak hurrengoak dira: sukaldaritzaren bidez elikadura eta ohitura osasungarriak bultzatu, etxeko lanen banaketa eta elkar-erantzunkizuna sustatu, euskararekiko motibazioa handitu eta erabilpena indartu.
8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Haurrek errezeta desberdinekin gozatzeko aukera izango dute, besteak beste, frutekin egindako postreak, udarako hain aproposak diren irabiakiak, pizza txikiak, ogitarteko bereziak eta barazki plater erraz eta dibertigarriak egiten ikasiko dute.
Ikastaroa Okondoko Kultur Etxean izango da, bertako gimnasioan. Ekainaren 23, 24, 25 eta 26an egingo da goizeko 11:00etatik 13:00era.
Guztira hogeita lau haurrentzako tokia dago eta gutxienez zortzi beharko dira tailerra martxan jartzeko. Izena emateko Okondo Udaletxera jo behar da edo 945 89 80 23 telefonora deitu. Izen emateak ekainaren 18a arte, asteazkena, jasoko dira. Ikastaroa dohainik da.