Amurrioko Udalak, urtero bezala, uztailaren 1etik 24ra Oporretan ere euskaraz udaleku irekiak antolatuko ditu Lucas Rey Ikastetxean. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 11ra arte. Izen emate orria Kultura Etxean aurkeztu behar da ekainaren 11 baino lehen, ordainketa, berriz, ekainaren 16ra arte egin daiteke, hurrengo egunean, hilak 17, argitaratuko baitira onartutakoen zerrendak. Matrikula oradaintzeko hurrengo kontu korronte zenbakian egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035 0089 18 0890020005. Antolatzaileek adierazi dutenez, taldea osatzeko gutxienez 10 haur behar dira.
Ekintzei dagokienez, 5-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dauden ekintzak izango dira eta uztailaren 1etik 24ra bitartean garatuko dira Lucas Reyn 10:00etatik 13:30etara.Matrikula prezioa 54,38 eurokoa da, erroldatu gabekoentzat, aldiz, 108,76 eurokoa. Bi anai-arreba edo gehiagoko familientzat prezio bereziak finkatu dira, 48,94 euro bakoitzeko.Egoera berean daudenentzat, baina erroldatu gabe, 103,32 euro.
Uztailean zehar garatuko diren ekintzak hauek dira: kirola, igerilekua , jolasak, kantak, tailerrak, eskulanak , hamabostero irtenaldiak , Amurrioko auzo, mendi, lantegi etab. ezagutzeko irtenaldiak , festak, besteak beste.
Okondoko Udalak ere umeek uda euskaraz goza dezaten ikastaro berezi bat antolatu du, sukaldaritza tailerrak, alegia. Saioak ekainaren 23, 24, 25 eta 26an izango dira Kultura Etxeko gimnasioan 11:00etatik 13:00etara. Ekintza 5-12 urte bitarteko umeei bideratuta dago eta plaza kopurua mugatua izango da, gehienez 24 umek parte har dezakete eta taldea ateratzeko gutxienez 8 partaide egon behar da. Ikastaroa doan izango da eta izen ematea ekainaren 18ra arte egin daiteke hurrengo telefono zenbakira deituz, 945898023.
Ikastaroak lagun arteko euskarazko erlazioak sustatzea ez ezik, elikaduraren garrantziaz ohartaraztea eta ohitura osasuntsuak barneratzea du helburu
Sukaldaritza ikastaroan sukaldatuko diren gutizietako batzuk: Frutekin egindako postre osasuntsuak, udako irabiakiak, pizza txikiak eta ogitarte orijinalak, barazki plater dotore eta dibertigarriak.