Hizkuntzaren erabilera sustatzeko Okondo Euskaraz ekimenaren edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2014ko mai. 31a, 09:07

Ekainaren 11n hasita eta 15era bitartean Okondoko kaleak euskaraz jantziko dira. Izan ere, asteazkenetik aurrera, eta "Okondo euskaraz 2014" lelopean, hainbat jarduera eta ekitaldi egongo dira euskara bultzatzeko eta kalera eramateko asmoz. Egitaraua Okondoko Udalak hainbat elkarte euskaltzaleekin batera prestatu du.

Ekainak 11, asteazkena:

Ekainaren 11n hasita eta 15era bitartean euskaraz jantziko dira Okondoko kaleak. Izan ere, asteazkenetik aurrera , eta “Okondo Euskaraz 2014” lelopean, hainbat jarduera eta ekitaldi egingo dira euskara bultzatzeko eta kalera eramateko asmoz. Egitaraua Okondoko Udalak hainbat elkarte euskaltzalekin batera prestatu du.

Ekainak 11, asteazkena:

  • 19:30, Hitzaldia(elebietan) “Okondo eta euskara: kontatu ez zigutena”. Hizlaria: Felix Mugurutza. Tokia: Okondogoienako Kultur Etxea. Hitzaldiaren ondoren, otamena

Ekainak 13, ostirala:

  • 17:30 – 19:30, Umeentzako puzgarriak, herriko plazan.
  • 19:30, Triki-poteoa Fi ta Fik taldearen euskal doinuekin.
  • 22:00, Kantu-afaria, frontoian. 200 plaza. Prezioa: 6 euro.  tiketak ekainaren 11ra arte salgai Txaparro tabernan, supermerkatuan eta okindegian. 23,30etan kantu-saioaren hasiera, Fi ta Fik taldearen musika-dinamizazioarekin. Kantutegiak banatuko dira.

Ekainak 14, larunbata:

  • Mendi-irteera familiar gidatua Aretxarrora: bisita Mareazuloko kobetara, eta hamaiketako Ugaldegoikon. Irteera 9,30etan Okondo Eskolatik eta 9,45etan Ugaldegoikotik (eguraldi txarra balitz, mendizaletasunari bruzko familientzako solasaldia Okondoko Kultur Etxean: nola sustatu mendizaletasuna, mendian ibiltzeko aholkuak, materialak…)
  • 19:30, Euskal Dantzak Iratxo Dantza Taldearekin, herriko plazan.

  • 20:00, Txorizo-jana, herriko plazan.

  • 21:00, Oliver Magoaren emanaldia, herriko plazan.

Ekainak 15, igandea:

  • Irteera autobusez Araba Euskarazera (Lapuebla de Labarka), 9,30etan Batzoki eta Txaparrotik / Itzulera 18,30etan Lapueblatik Prezioa: umeak 2 euro; helduak 5 euro / Eman izena eta ordaindu Udaletxean (945898023), ekainaren 12ra arte(gutxienez 20 pertsona beharko dira irteera egiteko)
  • 13:00, Itzalde Abesbatza “Euskal Abestiak”, parrokian.





LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide