Okondoko Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak bi ikastaro antolatu ditu uda hasierarako. Bata, bizitzan osoan zehar elikadura osasuntsuak duen garrantziari buruzkoa izango da, eta bertan, modu praktikoan, ikasleek energia gehien duten elikagaiak zeintzuk diren ikasiko dute, bai eta sasoian egoteko zein elikagai diren egokienak. Ikastaroa ekainaren 18an hasiko da, asteazkena, eta jubilatuen etxean emango da. Matrikula doakoa da eta plaza mugatuak dira. Izena emateko 945 89 80 23 telefonora deitu behar da.
Igeriketa-ikastaroa 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Aurrekoaz gain, umeentzako beste ikastaro baten berri ere eman du udalak; igeriketa-ikastaroa izango da eta 5 eta 12 urte bitarteko umeek eman ahal izango dute izena. Uztailean zehar egingo da, 2tik 30era, eta udalean daude dagoeneko eskaera egiteko orriak. Ikastaro honetako 25na euro ordaindu beharko dute umeek, eta 20na familia ugarien kasuan. Gutxienez 10 ume beharko dira taldea sortu eta ikastaroa egin dadin. Udaletxean edo udalaren web gunean informazio gehiago jaso daiteke.