Basogintza plan bat diseinatuko du udalak, udal-basoetako egurrak kalitate-ziurtagiria lortu dezan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mai. 6a, 11:06

Udalaren baso eremuetan egin beharreko lanak aurrera eramateko diru-laguntza batzuk eskatzen ditu urtero Okondoko Udalak Arabako Foru Aldundian. Aurten, baina, eskaera horiei berri bat batuko zaie: basoen kudeaketa plan bat egiteko diru-laguntzaren eskaera.

Udalaren baso eremuetan egin beharreko lanak aurrera eramateko diru-laguntza batzuk eskatzen ditu urtero Okondoko Udalak Arabako Foru Aldundian. Aurten, baina, eskaera horiei berri bat batuko zaie: basoen kudeaketa plan bat egiteko diru-laguntzaren eskaera.

Laguntza eskatzeko epea oraindik zabalik ez dagoen arren, eskaera prest dutela adierazi du Sergio Tato Okondoko alkateak. Hiru enpresarekin jarri dira kontaktuan eta planaren diseinuaren aurrekontu bana eskatu diete. Hiru enpresek “oso aurrekontu parekatuak” aurkeztu dituztela azaldu du Tatok, 18.000 euro ingurukoak. Aldundiak aurrekontu horren %35-40 inguru bere gain hartzea espero du alkateak.

“Diru iturri garrantzitsua“
Planaren lehenbiziko helburua udalarenak diren basoen inbentario bat egitea izango litzateke. Ehunka baso-hektarea ditu udalak, Tatoren arabera, eta gaineratu du bertatik lortzen den egurra “diru iturri garrantzitsua” izan dela udalarentzat urteetan zehar.

Hala ere, azken urteetan egurraren merkatua jaitsi egin dela baieztatu du Tatok, baina azpimarratu du basogintza plana egiteak egurra prezio hobean saltzeko aukera eman ahal diola udalari.

Plana pausuz pausu eginez gero basoetatik lortutako egurrak kalitate ziurtagiri bat lortuko luke; “Kalitatezko Q bat bezalakoa da”, argitu du alkateak.
Behin planaren diseinua eginda, udal-langileak arduratuko lirateke egitasmoan zehazten dena aurrera eramateaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide