Udal-aurrekontua onartu da, 70.000 euroko murrizketarekin

Erredakzioa 2014ko api. 9a, 21:01

Onartu egin dira Okondoko Udaleko aurtengo aurrekontuak. Iazko aurrekontuarekin alderatuta 70.000 euroko murrizketa egon da, Sergio Tato Okondoko alkatearen arabera. Hala ere, aurten hainbat inbertsio egingo direla gaineratu du alkateak.

Alde batetik, Udaletxeko obren bigarren faseari ekingo zaio. Horretarako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren zein beste instituzio batzuen diru-laguntzak jasoko ditu udalak, Tatoren jakinarazi duenez. Obraren kostu totala 266.000 eurokoa da.

Herriko bideetan ere erreforma batzuk egingo dira, eta horretarako 10.000 euro inbertituko direla aurreratu du alkateak. Hortaz gain, beste “obra txiki batzuk” egingo direla gaineratu eta obra horien finantziazioaren zati bat altxortegiko soberakinarekin egingo dutela azaldu du. Altxortegiaren soberakina 150.000 eurokoa da eta Kultur Etxearen erreforma egiteko ere zati bat bideratuko da.

Foru Aldundiak bolatokia konpontzeko materiala emango diela gaineratu du alkateak, eta bolatokia auzolanean konponduko dutela aurreratu du.Udaleko arlo bakoitzari dagozkion partidak, aldiz, zeuden bezala mantentzeko asmoa dute, Tatoren hitzetan.

Bozketa

Bozketan Okondo Bai abstenitu egin zen eta EAJak kontrako boza eman zuen. Aurrekontuak aztertzeko 6 egun baino ez dizkietela utzi esanez argudiatu du Roberto Aretxabala EAJko zinegotziak kontrako bozka, eta legalitate txosten bat aurkezteko asmoa adierazi du, legearen arabera ogasun batzorde bat egin behar delako, eta ez delako egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide