"Baserri Azoka Aiaraldean errotu da"

Erredakzioa 2014ko mar. 21a, 13:36

SERGIO TATO (Okondo, 1974) Okondoko alkatea da eta herriak erronka polita du igandean, Baserri Azoka. Aurten gauza berriak antolatu dituzte egitarauan baina helburua ez da aldatu, jende asko erakartzea.

Asteburu honetan ospatuko duzue Baserri Azoka, zein da egitaraua?

Ekimen asko izango dira. 10:00etan produktuak ikusgai egongo dira. 11:00etan trikitilari batek kalejira egingo du, 12:00etan Gorriti eta bere abereak ikuskizuna, 12:30ean Iratxo Dantza Taldea eta Sodupe-Zaramillo Aitzina Pika Taldearen erakustaldiak izango dira.

13:00etan Eusko Label haragiaz egindako hanburgesak dastatzeko aukera egongo da. Eta 13:30ean Itzalde Abesbatzako gizonek abestuko dute.

Aurten umeentzako ekimena egongo da Gorritiren eskutik, nola bururatu zaizue?

Egitaraua prestatzerakoan pentsatu genuen publiko ororentzat zerbait egin behar genuela. Eta umeen kasuan uste genuen ekimen hau, Gorriti eta bere abereena, aproposena izango zela.

Postuetan egongo dena ez ezik, beste jaki batzuk dastatzeko aukera egongo da, ezta?

Bai, gaztaina erreak jateko parada egongo da. Herrikoak dira eta gordetzen ditugu egun honetan ateratzeko.

Hanburgesen kasuan, Eusko Labelek antolatzen du eta euro bana balioko dute.

Uste dugu janariak bereziki bere lekua izan behar duela Okondoko Baserri Azokan eta horregatik urtero zer edo zer antolatzen dugu.

Azoka antolatzeko elkarteen laguntza ere duzue?

Bai, batzordean antolatzen dugu azoka. Batzorde horretan elkarte askok parte hartzen dute. Jendeak parte hartuko ez balu jaiak ez luke zentzu handirik. Dantza taldeak, Ametsuts emakume elkarteak, Itzalde abesbatzak ere lagundu du. Aiaraldea.fm-k ere lagunduko du.

Eguraldi ona egitea espero dugu eta jende asko hurbiltzea. Azoka hau Aiaraldean errotu baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide