Igandean egingo dute Baserritar Azoka ume eta helduentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko mar. 18a, 08:25

XVII. Baserritar Azoka ospatuko da Okondon martxoaren 23an. Baserriko eta artisauen produktu erakusketa goizeko 10:00etan irekiko da.

Bertan zer ikusi, zer erosi eta zer dastatu izango dute Okondora hurbiltzen direnek. 11:00etatik aurrera trikitilarien kalejirak alaituko du giroa.
Aurten, txikienen gozamenerako, Gorriti eta bere abereen ikuskizuna ekarri dute antolatzaileek; umeek txekor-txikiak, zaldi-txikiak, oilarrak eta bestelako abereak hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

XVII. Baserritar Azoka ospatuko da Okondon martxoaren 16an. Baserriko eta artisauen produktu erakusketa goizeko 10:00etan irekiko da,
Bertan zer ikusi, zer erosi eta zer dastatu izango dute Okondora hurbiltzen direnek. 11:00etatik aurrera trikitilarien kalejirak alaituko du giroa.
Aurten, txikienen gozamenerako, Gorriti eta bere abereen ikuskizuna ekarri dute antolatzaileek; umeek txekor-txikiak, zaldi-txikiak, oilarrak eta bestelako abereak hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Baita haiekin jolasteko aukera ere. Eguerdiko 12:00etan izango da hori. Haurrek ez dute azokan aspertzeko arriskurik, izan ere, egunean zehar haientzako tailerrak eta gaztelu puzgarriak ere izango dira ere bai.
Mokaduei dagokienez, aukera desberdinak eskainiko dira, goizean gaztain erreak banatuko dira eta 13:00etan, berriz, Eusko Labeleko haragiaz egindako hanburgesen dastaketa egongo da.

Dantza eta kanta emanaldiak


Dantzak eta musikak ere bere lekua izango dute: Okondoko Iratxo Dantza Taldea eta Sodupe-Zaramillo Aitzina Pika Taldearen erakustaldiak izango dira, herriko Itzalde Abesbatzaz lagunduta. Itzalde Abesbatzako gizonek ere emanaldi berezia egingo dute dantzaldia amaitu ostean.
Azokari bukaera ezin hobea emateko artisautza produktuen sorta ederraren zozketa egingo da. Udalak eta herriko kultur elkarteek antolatzen dute azoka eta babesleak Udala, Eusko Label, Kutxabank eta Arabako Foru Aldundia dira.


Aiaraldea Komunikazio Leihoa ere bertan izango da jarraipen berezia egiten. Izan ere, kale irratsaioa egingo dute azoka eremutik zuzenean. Horretarako, oholtzaren inguruan txoko bat prestatuko dute, elkarrizketak eta bestelakoak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide