Kartzelan sartu dute Okondoko erasoen ustezko egilea

Erredakzioa 2014ko ots. 26a, 08:14

Espetxeratu egin dute Okondon baserri bat erretzeagatik atxilotu zuten pertsona. Ertzaintzako prentsa arduradunak Aiaraldea Egunkariari adierazi dionez, gabon zahar gauean txalet bat erretzea leporatzen diote. Baita azken urteetan Okondon izandako beste hainbat eraso ere. Horien artean daude iazko uztailean Ugalde eta Olabarrieta auzoetako errepikagailuetan eragindako kalteak edo hipika eskolari eragindako kalteak. 

Ertzaintza aspalditik egon da ikertzen herrian izandako erasoak. Atxilotuari 90.hamarkadako erasoak ere egozten dizkiote. Ertzaintzaren arabera, abenduaren amaieran egindako erasoaren ondorioz lortu dute ustezko ekintzailea atxilotzea. Egun hartan, San Roman auzoko egurrezko borda bat eta beste eraikin bat erretzen saiatu ziren. 
 
Arabako Ertzaintzako  Ikertzailea Kriminalen Espezialisten taldeak 36 urteko okondoar bat identifikatu du erasoen egile delakoan.
 Hala, otsailaren 11an atxilotu egin zuten. Hiru egun beranduago, otsailaren 14an, Amurrioko epailearen aurretik igaro ostean espetxeratu egin zuten. U
stezko erasotzailearen etxean ekintzailea izan daitekeela frogatzen duten objektuak aurkitu dituzte. Besteak beste,  suaren bidez erretzeko artefaktuak sortzeko materiala,

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide