Hartzak Okondogoienan?

Erredakzioa 2014ko ots. 9a, 08:38

 

Takomano Espeleologia Taldeak sarrera berria egin du bere blogean eta propio euskaratu du testua aiaraldea.com atarian ager dadin:

 

Takomano talde xelebrea da gero! Bere jarduerak aspertzeko betarik ez du ematen. Beti konturen bat bueltaka, txumutxu baten oihartzuna, esamesaren bat...dibertigarria eta ludikoa ez bada (izaten dela), entretenigarria eta anitza suertatzen dela bere jarduna esango nuke nik.

 

Takomano Espeleologia Taldeak sarrera berria egin du bere blogean eta propio euskaratu dute testua:

Takomano talde xelebrea da gero! Bere jarduerak aspertzeko betarik ez du ematen. Beti konturen bat bueltaka, txumutxu baten oihartzuna, esamesaren bat...dibertigarria eta ludikoa ez bada (izaten dela), entretenigarria eta anitza suertatzen dela bere jarduna esango nuke nik.

Esaterako, koba bat ezagutu arren, Takomanorekin joatea merezi du: ezkutuko jarraipenen bat, aztarna arkeologiko berria edota lurpeko xomorro berezi xamarra topatuko ... beti ere irizpide eta ingurua aztertzeko gaitasun aparta oinarri.

Horrelako zeozer gertatu zen hastapen ikastarorako leku aproposen bila genbiltzala, Okondoko Mareazulo arroilan dagoen Aretxarroko koba bisitatu genuenean. Aretxarro koba neurritan apala bada ere, sekretu askoren gordeleku izan da aspaldidanik, batzuk ezagunak eta beste batzuk, antza, oraindik gordetzen dituenak . Bertan Joxe Miel Barandiaranek berak burezur eta giza hezurrez osatutako neolito aldeko hilobia topatu zuen, 1930.urtean.

Geroztik “Mareazuloko gizakia” batera eta bestera ibili zen, legaltasunaren joanetorrietan desagertu arte. Hala ere, Barandiaranek ondo aztertu zuen eta Juanjo Hidalgo Laudioko historialariak Aunia aldizkarian ederki azaltzen duen istorio bitxia utzi zigun.

Aretxarro ikuskatzera joan ginen beraz, eta hara ustekabea, taldeko begi zorrotzak kobaren amaierako gelaxka txikiko hormetan sakabanaturik, hainbat markari erreparatu zionean, hartz atzaparkaden itxura guztia zuten eta. Aretxarron hartzaren presentzia baieztatuko balitz aurkikuntza garrantzitsua litzateke, espezie horien (hartz arrea zein kobazuloetakoa) zabalpen ezagunari ekarpena egingo bailioke, orain arte topatutako aztarna guztiak mendi inguruotan izan delako (Gorobel zein Gorbeian), inoiz ez Okondoko parajearen garaiaren parean (300m inguru).

Edonola ere, Aretxarrori sekreto gehiago erauziko liokeen indusketa arkeologikoa beharrezkoa litzateke, “Ataungo apaiz txikiak” Felix Murga (“Aiaraldeko Barandiaran”a ) zenari proposatu zion moduan, Okondon hartza eta gizakia elkarrekin bizi zireneko garaia irudikatu ahal izateko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide