Elkarteek udal lokalak izateko araudia prestatzen ari da udala

Herriko kolektibo eta elkarteek darabiltzaten lokal publikoen kudeaketa arautuko duen ordenantza eratzea proposatuko du Bilduk Okondoko Udalean. Udalbatza osatzen duten alderdien proposamenak eta herriko kolektibo eta elkarteen parte-hartzea uztartuko dituen prozesua iragarri du Sergio Tato alkateak honen harira.

Herriko kolektibo eta elkarteek darabiltzaten lokal publikoen kudeaketa arautuko duen ordenantza eratzea proposatuko du Bilduk Okondoko Udalean. Udalbatza osatzen duten alderdien proposamenak eta herriko kolektibo eta elkarteen parte-hartzea uztartuko dituen prozesua iragarri du Sergio Tato alkateak honen harira.


Udal gobernuburuak azaldutakoaren arabera, herrian dauden behar ezberdinen  zehaztapena izango da hausnarketaren abiapuntua. Batetik, Okondoko kolektibo ezberdinek -gazteek, emakumeek edo pertsona nagusiek- egunerokoan non elkartu bermatua izan dezaten. Eta bestetik, herriko hainbat elkartek -mendizaleek, dantza taldeak edo bolariek kasu- beraien aldiroko bilera eta jardueratarako egoitza izan dezaten. “Badira lokala eskatzen ari diren elkarteak, eta espazioak antolatu behar ditugu”, adierazi du alkateak. Sergio Tatoren aburuz, lokal publikoen erabilpenerako ordenantzak, berton bidera daitezkeen erabilpen partekatuen azterketa, eta egoitza bakoitzaren erabilpenerako araudiak ere, izan beharko ditu kontutan. “Bi-hiru elkarteen artean konpartitu beharreko lokalak egongo dira”, aurreratu du.

Ekarpen bilketa
Lehen urratsa udalbatzako gainerako alderdiei proposamena aurkeztea izango da. Gaia lantzeko batzordea deituko du alkateak horretarako, “beste alderdiei aurkeztu behar diegun ideia bat da”.


Bigarren fasea, berriz, herritarren artean zabalduko dute: “Kolektibo eta elkarte guztiengana joko dugu beraien ekarpenak eskuratzeko”. Foro bietan bildutako ekarpen kopuruak ezarriko du zabalduko den parte-hartze prozeduraren iraupena. Data zehatzik iragarri ez badute ere, datorren hilabetean Udalbatzak lokalen banaketarako akordio proposamena izan lezake mahai gainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide