"Euskara eta kirola" lotuz hitzaldia emango dute Koikili Lertxundik eta Alex Txikonek

Datorren ostiralean Okondoko Astobiza upategian Koikili Lertxundi futbolaria eta Alex Txikon mendizalea egongo dira. Hitzaldiak "Euskara eta kirola" izenburua du eta ume eta gazteei zuzendua dago. 

Datorren ostiralean Okondoko Astobiza upategian Koikili Lertxundi futbolaria eta Alex Txikon mendizalea egongo dira. Hitzaldiak "Euskara eta kirola" izenburua du eta ume eta gazteei zuzendua dago. 

Ekitaldia Okondoko udalak eta Aiarako kuadrilak antolatu dute. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso dute. Azaldu dutenez, hitzaldia 19:30ean hasiko da. Alabaina, ez da solasaldi hutsa izango. Bertaratzen direnek kirolarien autografoak jaso edo zozketan parte hartzeko aukera izango baitute. Ondoren, upategiko txakolina dastatzeko parada izango dute helduek. Umeek, muztioa edateko beta izango dute. 

21:00etarako aurreikusi dute ekitaldiaren amaiera. Udalak jakinarazi duenez autobusez jaitsiko dira herrira.

Koikili Lertxundik eta Alex Txikonek eskualdean behin baino gehiagotan izan dira euskara sustatzeko ekimenetan. Laudion, esaterako, futbol entrenamenduak eman zituen Lertxundik. Txikon, aldiz, Amurrion Araba Euskaraz dela-eta, mendian bizitako abenturak kontatzen ibili zen iaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide