Segurtasun Sailak hainbat hedabideei adierazi die Okondoko San Roman auzoko txalet bat erre dela leherketa batek eragindako sutearen ondorioz. Eztanda lehergailu batek sortu du eta gertakaria goizeko 03:00ak aldera jazo dela uste du poliziak.
Une horretan ez zegoen inor etxebitzan eta nahiz eta Ertzaintzak ez dakien zeintzuk izan diren erasoaren arrazoiak, bere iritziz erasoak ez du lotura politikorik.
Beste lehergailu bat
Erre duten etxetik hurbil, handik 50 metro ingurutara dagoen beste etxebizitza batean beste lehergailu bat topatu dutela esan dute ertzainek. Gurpila, erregaiaz betetako botila eta metxa batek osatzen zuten gailua, baina ez du eztandarik egin.
Aurrekariak
Azken urtetan eraso ezberdinak eman dira Okondon: pasa den udan lehergailua bota zioten baserri bati eta 2012an errepikagailu batek kalte arinak izan zituen eztanda baten ondorioz, besteak beste.