Hileon, Okondoko Gurasoen Eskolan, grafologia tailerra jorratuko dute. Azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an (azaroko asteartetan) arratsaldeko 17:00ean hasi eta 18:30ak emango dute Okondoko Eskolan. Haur Grafologia Tailerra izango eta horretarako, etxeko txikienek marraztu edota idatzitako lanak eramatea eskatzen da, baita ordura iristea ere. Seme-alabak hobeto ezagutzeko eta hezteko artea landuko dute astero eta horretarako haurtzaindegi zerbitzua ere zabalik egongo da. Zirriborroen, marrazkien eta idazteko moduaren espazioaren sinbolismoaz ere arituko dira tailer honetan. Zenbait jokamolde identifikatzeko ere aproposa izango da, gutxiagotasun-konplexua, lotsa, beldurra, tristezia, poztasuna….
Okondo Udalak beste hainbat erakunderekin antolatutako Grafologia tailerrean, besteak beste, zirriborroak, irudiak, eta zirrimarrak aztertzen eta bilakabide grafikoa ezagutzen arituko dira, baita euren kontakizun emozionalak entzuten ere.