Iaz bezala, Okondoko Ganekogorta mendi klubak "Okondo arana" II. ibilaldi neurtua burutuko du azaroaren 24an, igandea. Martxa Okondoko frontoitik aterako da goizeko 8:00etan, Beraskola/Bikirrio (667m) eta Idubaltza (691m) mendietara igo eta azkenik, Otaola etxetik pasatuz, Okondoko frontoira bueltatuko da, bertan txistorra-jana egongo da partaide guztientzat martxari amaiera emanez.
Ibilaldain zehar argazki rally-an parte hartzeko aukera egongo da. Partaide bakoitzak 3 argazkiko bilduma aurkeztu dezake, gaia "Okondo harana II. Martxa Erregulatua" izanik. Lan irabazleak abenduaren 14an ospatuko den "Mendizale Eguneko" bazkarain aurkeztuko dira.
Mendi martxaren helburua mendiaz gozatzea eta eskualdeko paisaiak ezagutzea eta mirestea da, baita Fracking-a eta eskualdeko ondare naturala kaltetzen duten proiektuak gaitzestea. Honen harira Ganekogorta MK-ak Fracking-aren inguruko hitzaldia antolatu zuen joan den ostegunean.