Joskintza eta sukaldaritza ikastaroak

Okondoko Ametsus Emakume Taldeak ikasturte berria estreinatu du. Aurtengo ikastaroen eskaintza aurkeztu dute emakumeek datozen hilabeteetarako. Aurreko edizioetan bezala, joskintza ikastaroa astelehenero mantenduko da; azarotik maiatzera bitartean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Beraz, horra hor, Ametsus Elkartearen lokalean orratzarekin prestutasuna hartzeko aukera.

Ikastaro guztietan parte hartzeko hileko prezioak bazkide izan, zein ez izan, aldatu egiten dira telefono zenbaki honetan informazio emango dute 945 89 81 44.

Bestalde, badira azaroan egingo diren beste ikastaro batzuk ere, besteak beste, Zaharberritze-Lanetan aritzekoa; asteartetan arratsaldeko 16:30ean. Sukaldatzen  ikasteko aukera ere eskaintzen dute Okondoko Ametsus taldekoek, azaroko asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sukaldaritza ikastaldia 12 euroren truke denontzat zabalik dagoela aurreratu dute.

Ikasturte horren hasieran Ametsus Emakume taldeak antolatu dituen ikastaroen artean, Ehoziri-Lanetan trebatzeko aukera ere badago, eta, azken hori, ostegunetan izango da arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Aipatu bezala, informazio gehiago behar izanez gero, Ametsus Elkartearekin bat egiteko telefono zenbakia  945 89 81 44.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide