Mendiari eta Naturari buruzko II. Jardunaldiak Okondon

Bigarren urtez, Mendiari eta Naturari buruzko Jardunaldiak hasiko dira Okondon asteon Ganekogorta Mendi Klubak antolatuta. Ostiralean, azaroaren 7an, Okondoko Eskolan abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan, Felix Mugurutza Montalbanek (Gure eskualdeko ohituretan aditua) hitzaldi-dastatzea emango du; Hozkailuak eta limonadak Okondon “Infernutik zerura zurrut batean” izenburupean. Azaroaren 8an, ostiralean, 19:00etan Mendiari

Bigarren urtez, Mendiari eta Naturari buruzko Jardunaldiak hasiko dira Okondon asteon Ganekogorta Mendi Klubak antolatuta.Ostiralean, azaroaren 7an, Okondoko Eskolan abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan, Felix Mugurutza Montalbanek (Gure eskualdeko ohituretan aditua)hitzaldi-dastatzea emango du; Hozkailuak eta limonadak Okondon “Infernutik zerura zurrut batean” izenburupean.Azaroaren 8an, ostiralean, 19:00etan Mendiari Buruzko Zinema eskainiko da Okondoko Eskolan eta larunbatean, hilak 9, goizeko 11:00etan Bizikletaz Okondoko bazterrak bisitatu eta bizi-poteoarako zita jarri dute. 

 Ostegunean aldiz, azaroaren 14an, Okondoko Eskolan, arratsaldeko 19:00etan Txemi Martinez Postigok (Eskualdeko hegazti, flora eta faunan aditua) hitzaldia emango du “Basoa eta bioaniztasuna” izenburupean. Hurrengo hitzaldia Okondoko Mikologiari buruzko II.Jardunaldien eskutik dator. Ostiralean, Okondo Eskolan, Jose Antonio Muñozek (Landako mikologoa eta mikogastronomoa) “Perretxikoak, basotik mahaira” gaia jorratuko du.

Mikologiari helduta, azaroaren 16, larunbata, goizeko 09:00etan onddo-espezieak biltzeko irteera egingo dute, eta arratsaldeko 17:30etan Jose Antonio Muñozen laguntzarekin espezieak katalogatu eta erakusketa prestatuko dute.

Mikologia erakusketa, igandean, Okondo Eskolan egongo da zabalik, goizeko 11:00etan, eta espezie jangarririk balego, Jose Antonio Muñozekin errezeta egin eta doan dastatzeko aukera egongo da eguerdiko 13:00etan.

Fracking-a…Zer da?, Emandako urratsak eta gaur egungo egoeraz mintzatuko dira azaroaren 21an, arratsaldeko 19:00etan Okondoko Eskolan, Fracing Ez Aiara taldearen eskutik. Euskarazko mendiari buruzko filma ostiralean, hilak 22, emango da arratsaldeko 19:00etan Okondoko Eskolan.

Bestalde II. Ibilaldi Neurtua “Okondo Ibarra” ere azaroan izango da hilaren 24, igandean, Okondoko frontoitik abiatuta, Bikirrio/Beraskola 667m, Idulbaltza 691m, eta Otaola, zeharkatuko dituen mendi ibilaldia egingo da. Bukaera Okondoko frontoian izango da eta txistorra-jana egongo da parte hartzaile guztientzako. Izen ematea www.ganekogorta.org edo Ganekorta Mendi Klubaren egoitzan egingo da, ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara bitartean azaroaren 11tik, 21era bitartean. Federatuak eta Ganekorta Mendi Klubakideak 5 € ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 8 €.

Ekitaldiz beteriko egitaraua bete ahal izateko Ganekogorta Mendi Klubak, Okondoko Udala, Okondoko Eskola eta Arabako Mendi Federazioa izan ditu laguntzaile.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide