Okondoko bi gunetan trafikoaren abiadura araudia aldatu dute. San Roman auzoko errepidean abiadura murrizteko seinaleak jarri dituzte. Orain arte ez zegoen araututa, baina hemendik aurrera 40 kilometro orduko abiaduran igaro beharko dira ibilgailuak. Hala azaldu du Sergio Tato Okondoko alkateak: “Trabesia bat da eta normalean kotxeak 60 kilometro orduko abiaduran joaten dira. Lehen ez zegoen mugarik. Horregatik, arreta deitzeko semaforoa eta argidun seinaleak ipini ditugu”.
Udaletxeko igarobidea
Bestalde, udaletxearen aldamenetik igarotzen den errepidea zeharkatzeko abiadura handiagoa izatea onartu dute oraintsu. Izan ere, lehengo anbulategia udaletxean kokatuta zegoenez, 30 kilometro orduko abiadan pasa behar ziren kotxeak. Hemendik aurrera, aldiz, 50 kilometro orduko abiaduran zeharkatu ahal izango da ibilbideko zati hori.Sergio Tato alkatearen hitzetan, arratsaldeetan ez zegoen osasun arreta zerbitzurik eta ondorioz, ez zuen zentzurik muga hori mantentzeak. “Salaketa asko jarri dira hor, jende askori isunak jarri eta gidabaimeneko puntuak kendu dizkiotelako”.