2010/11/07 08:30

Haur eta gurasoentzako mendi irteera gidatua Okondon: San Roman - Santa Luzia

Okondoko haurreskolatik, Okondo

NORENTZAT: 3-6 urteko umeak (2004-2007 artean jaioak) + gurasoak (3 urteko ume bakoitza derrigorrez guraso batek lagunduta, gainerako gurasoak nahi badute joan ahal dira).Gutxienez 10 ume behar dira irteera egin ahal izateko

IBILBIDEA : San Roman – Santa Luzia – San Roman ORDUTEGIA: 9:30-13:00 (9:30etan Okondoko haurreskolaren ondoan elkartu eta autoetan San Romanera joan; 13:00etan San Romanetik autoetan haurreskolara itzuli). Partaideen autoak erabiliko dira garraio gisa.

PREZIOA: 2 euro ume bakoitzeko

EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Azaroaren 4ra arte, Udaletxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide