2011/03/27 08:30
Martxoaren 20an, goizeko 10.30ean, “ESKUALDEKO TRIKITILARIEN I. TOPAKETA” izango da Okondoko Carlos Garaikoetxea etorbidean. Topaketa Okondoko Udalak antolatzen du XIV. Baserri Azoka dela eta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
"Aipatu topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldian trikitixa sustatu eta hedatzeaz gain, tradizio hori maite dugunontzat topagunea sortu nahi dugu"
10.30: Trikitilarien topaketa San Bartolomé plazan.
11.00: Kalejira Okondoko kaleetatik.
12.00: Trikitilarien kontzentrazioa azokaren esparruan eta taldearen erakustaldia.
12.20: Bikote parte-hartzaileen erakustaldia, beraiek aukeratzen duten bi piezarekin.
13.30: Luncha parte hartzaileentzat.
14.30: Triki-jaia eta opari-banaketa parte hartzaileentzat.
Inprimakia bete behar da; horrela jakingo dugu zenbat bikotek hartuko duten parte eta jardunaldia antolatu ahal izango dugu. Inprimakia erantsita duzue edo www.okondokoudala.com atarian hartu ahal duzue.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.