2012/01/15 09:00

Arabako Kross Txapelketa

Futbol zelaia, Okondo

Arabako Kros Txapelketa egingo da. Okondoko Udala, Laudioko Atletismo Kluba, Arabako Atletismo Federazioa, Arabako Foru Aldundia eta eskualdeko zenbait enpresa dira antolatzaileak. Txapelketa urtero antolatzen da, eta aurten Okondon aukeratua izan da. Guztira 400 bat atletek gozatuko dute futbol-zelaiaren eta udal-igerilekuen inguruko ibilbidea. Goizeko 10:00etatik aurrera, arabako txapelduna nor izango den erabakiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide