2012/06/16 07:30

Okondon euskaraz

Eskola, Okondo

Okondoko eskolatik 09:30tan eta 09:45ean Ugaldekoikotik mendi irteera familiarra aterako da. Gidatua izango da eta Aretxarrora abiatuko dira, geocaching-a altxorraren bila eta hamaiketakoa Ugaldegoikon egingo da. Arratsaldeko 18:00etan plazan edota frontoian, eguraldiaren arabera, umeentzako tailerrak egongo dira Aspaltza Euskara Elkartearen eskutik, baita Euskal Dantza erakustaldia ere, 20:00etan Untzueta Dantza Taldearen eskutik. Egunari amaiera emateko larunbatero egiten den mezaren ondoren, parrokian, Itzalde Abesbatzak “Euskal Abestiak” kontzertua emango du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide