2015/08/24 17:00

Antzerkia kalean herriko jaietan

Antzerkia kalean herriko jaietan
Okondo, Okondo

Circotito “Despistados” antzezlana eskainiko dute abuztuaren 24an Okondoko Herriko plazan.

 

Numero klasikoak maitasunez eta umorez oroitzen dituen ikuskizuna. Sarinik eta Dieguetek barrez lehertzeko moduko bikotea osatzen dute, eta maitasuna eta lana beti ez direla ondo amaitzen erakutsiko digute, umorea, zirkua eta antzerkia baliatuz. Eguneroko bizimodua kabaret ibiltaria bihurtu dute, herriz herri dabilena magia lekurik urrunenetara eramateko. Aizto jaurtiketa, botiletan bermatutako aulkien gaineko orekak, erreboteko malabareak, zuzeneko musika, aireko uztaia eta askoz ustekabe gehiago. Ezberdinen arteko bikotea. Trapezista bat eta pailazo bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide