2016/10/02 08:00

Karpin Abenturara txangoa

Karpin Abenturara txangoa
TXaparro, Batzokia, Okondo

Okondoko Udalak autobusa antolatu du irteera familiarra egiteko urriaren 2an, igandea, Karrantzako KARPIN ABENTURA Parkera.
Udalak doan jarriko du autobusa, eta familia edo parte hartzaile bakoitzak bere sarrera ordainduko du Karpin-en. Ondoren, Udalak Okondon erroldatutako familia ugariei beren sarreren kostu osoa itzuliko die, dagokien ordainagiria aurkeztuta.
Informazio gisa, hona Parkeko sarreren prezioak 12 pertsonatik gorako taldeentzat (ikus web orria):
ADINA PREZIOA
2-3 urte 3,50 €
4-14 urte 4,50 €
Helduak (15 urtetik gora) 7,00 €
Jubilatuak 5,00 €
Taldeari parkearen aurkezpen-hitzalditxoa egingo zaio, eta ondoren baraien kabuz gozatu ahalko dute parkeaz arratsaldeko 6ak arte. Karpinek hainbat gune desberdin ditu (Animalia, Terrasauro, Dinotxiki…), nork bere etxetik ekarritako bazkaria jateko guneak, jatetxea, etab. (ikus web orria).
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA
Irteera: 10,00 Batzoki eta Txaparrotik
Itzulera: 18,00etan Karpinetik.
PLAZA KOPURUA: 55 plaza (erreserba
inskripzio-ordenaren arabera). Lehentasuna erroldatuentzat. Irteera egiteko gutxienez 20 pertsona apuntatu beharko dira.
INSKRIPZIOA: Irailaren 29ra arte,osteguna, Udaletxean (945898023)
*OHARRAK:
- Adingabekoak gurasoek, legezko tutoreak edo erreferentziazko adin nagusiko batek lagundurik joan beharko dute.
- Eguraldi txarra aurreikusiz gero, irteera bertan behera gera liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide