Argazki bilduma eta lehiaketa inguruko animaliak ezagutzeko

Erredakzioa 2013ko uzt. 17a, 08:01

Maider Iglesias Aranzadi Elkarteko kideak abian jarri duten ekimenaren berri eman du hurrengo testuaren bitartez:

Okondon animalia asko eta ezezagunak bizi dira. Askotan gure etxe inguruan egoten gara edota mendira joaten gara eta ez ditugu ikusten, baina bertan izaten dira pizti espezie ugari. Hori dela eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailak, Okondogoiena elkartea eta Okondoko udalak jarduera berri eta berritzailea antolatu dute: Okondotarrek eta udalerrian denbora pasatzen duen jendeak bertako inbentarioan parte hartzea!

Zer egin behar dugu? Okondotik gabiltzanean arretaz begiratu behar dugu eta ikusten ditugun animalien argazkia atera. Argazkia hauek guztiak naturaokondo@gmail.com posta elektronikora bidali behar dira eta Aranzadiko adituek animali identifikatu eta zer den esango dizute. Gainera zure argazkiekin antolatutako lehiaketan ere parte har dezakezu eta gainera, argazkirik adierazgarrienak erakusketa publiko batean erakutsiko dira.

Batik bat anfibioak eta narrastiak interesatzen zaizkigu… ornodun talderik mehatxatuenak dira eta ezezagunenak gainera. Okondon bizi diren anfibio eta narrasti espezieak ezezagunak dira eta zure laguntzarekin animalia hauen egoera ezagutuko dugu. Modu horretan zure ingurunean bizi diren animaliak “ikusten” eta ondorioz, errespetatzen ikasiko duzu eta gainera, zure laguntzarekin Aiaran bizi eta babesa behar duen faunaren zati bat hobeto ezagutuko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide