Maider Iglesias Aranzadiko kideak idatzitako albistea:
Aranzadi Zientzia Elkarteak sugeei buruzko hitzaldia emango du Okondogoiena Elkarteak babestuta. Hitzaldiak “Euskal Herriko suge eta sugegorriak: haien fama txarraren biktimak” izenburua dauka eta bertan azalduko da sugeek mundu mailan daukaten fama txarraren zergatia. Euskal Herriko suge dibertsitatea zein narrasti hauek aurre egin behar dituzten mehatxuen berri ere emango da. Hau guztia animalia hauek hobeto ulertu eta maitatzeko nahiarekin egingo da, espezie askoren kontserbazio egoera gizakiaren pertsekuzioa dela eta okerrera egin baitu.
Hitzaldia bukatzean indibiduo batzuk ere erakutsiko dira jendeak gertutik ikusi eta ikutu ahal izateko.
Hitzaldia apirilaren 5an, ostirala, izango da Okondoko La Ventilla tabernan, arratsaldeko zazpietan. Hurrengo egunean, apirilak 6, mendi irteera egingo da animaliak eta bereziki sugeak ikusteko asmoarekin.