Aurten ere Zuhaitz Eguna prestatu du Okondoko Udalak, larunbaterako. Aurreko urteetan bezala, aurten ere zuhaitz landaketaren ekimena gauzatuko dute. Ekimena futbol zelaiaren inguruetan egingo dela jakinarazi dute, bolatokitik gertu.
Hiru dira landatuko diren zuhaitz motak, hirurak jatorriz hemengoak: haritzak, astigarrak eta pagoak. Landaketa egiteaz gain, bertaratutakoek ingurumenari buruz hausnartu ahal izango dute, ingurumen teknikariaren eskutik. Horretarako hainbat ariketa didaktiko egingo dira, hondakinen biketari eta landare exotikoei buruzkoak.
Landaketan parte hartu nahi duenak 11:00ak aldera bertaratu beharko du futbol zelaira. 12:30etan anbulategira itzultzeko asmoa dago, bertan Bienve Berdugoren omenez aritz bat landatzeko. Parte hartzaileentzako hamaiketakoearekin emango zaio bukaera eguneko egitarauari