Argazki-rally bat antolatu du Ganekogorta Mendi Taldeak, Otaolako Jaien harira

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ots. 20a, 12:57

I. Argazki Rallya antolatu du Ganekogorta Mendi Taldeak, Okondoko Otaola auzoko jaien harira. Martxoaren erdirarte luzatzen da argazkiak aurkezteko epea, eta hiru argazki aurkeztu behar dira guztira. Irudiak Otaolako Jaietan oinarrituak behar dute egon, eta antolatzaileek azpimarratu dute hiru argazkien arteko "batasun tematikoa" baloratuko dutela. Hortaz gain, Otaolako orografia eta jaiak hobeto islatzen dituen argazkiari aipamen berezia egingo diotela jakinarazi dute.

Bi modu daude argazkiak aurkezteko, interneten bidez eta fisikoki. Bere lanak internet bidez aurkeztu nahi dituen kazetariak bi mezu bidali beharko ditu ganekogortamt@hotmail.es helbidera. Lehenengo mezuan bere datu perstonala idatzi beharko ditu (izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, posta kodea eta telefono zenbakia). Mendi Taldeko kideek adierazi dute datuak ez dituztela inoiz argitaratuko eta lehiaketa bukatzerakoan eliminatuko dituztela. Hortaz gain, mezu horretan  parte-hartzaileek honako hau zehaztu beharko dute: zenbat argazki bidaliko dituzten, lema eta irudi bakoitzaren titulua. Ondoren bigarren mezu bat bidali beharko dute, argazkiak atxikituta. Argazkiak pisutxuegiak izatekotan mezu bat baino gehiago bidali ahalko lukete.

Argazkiak formatu fisikoan aurkeztu nahi dituenak, aldiz, CD batean aurkezteko aukera izango du Mendi Taldearen egoitzan (Elizaren Plaza, Kultur Etxea, lehen solairua), ostegunean 19:00etatik 21:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide