Diruzain zinegotziaren dimisioa eskatu du EAJk

Txabi Alvarado Bañares 2013ko urt. 8a, 10:56

Okondoko Udalean diruzain lanetan dabilen Bilduko zinegotziaren dimisioa eskatu du EAJk. Izan ere, “datu nahiko daude zinegotziak diru publikoarekin duen  konpetentzia eta argitasun eza frogatzeko”, Roberto Aretxabala zinegotzi jeltzalearen hitzetan.

Okondoko Udalean diruzain lanetan dabilen Bilduko zinegotziaren dimisioa eskatu du EAJk. Izan ere, “datu nahiko daude zinegotziak diru publikoarekin duen  konpetentzia eta argitasun eza frogatzeko”, Roberto Aretxabala zinegotzi jeltzalearen hitzetan.

Zinegotziaren dimisioa eskatzeko bi aferatan oinarritu da Aretxabala. Alde batetik, jaietan egindako herri-afari, zozketa eta  txahal-saldotik bildutako dirua behar bezala kudeatu ez izana salatu du. Ekintza horietan 4000 euro lortu omen ziren, baina Aretxabalak jakinarazi du azaroaren 2000 euro baino ez zirela agertu, egondako gastu eta irabaziak azaltzen zituen paper batekin batera. Paper horretako zenbakiak, baina, ez dira ezertan oinarritzen, Aretxabalaren arabera. Hortaz gain, jaien balantze “zehatz” bat egin ez izana eta, “balantzea eskutan”, jai batzordeko kideekin bilera bat deitu ez izana leporatu dio EAJko zinegotziak gobernu-taldeari.

 Dimisioa eskatzeko Aretxabalak erabili duen bigarren afera Ametsus elkartearekin du zerikusia. Elkarte horri 1380 euro eman dizkio Udalak, kaudimen arazoak konpontzeko. Baina zinegotzi jeltzaleak salatu du emandako diru horretatik “ez dela ezer justifikatu”, eta elkarteak 1200 euroko superabita duela azpimarratu du.    

Langileen kontratazioa

Udal osoko azken bilkurako erregu eta galderetan, Udalarentzako autonomo moduan lan egiten zuen langile-talde baten kasuari buruz mintzatu zen Aretxabala; langile horietako bat udal-langilea izatera pasatzeko eskaera egin zuela medio. Horren harira Aretxabalak azaldu zuen  ezin zutela langile horren eskaera bete, Espainiako Gobernuak ezarritako dekretuak maila horretako udal-langile gehiago kontratatzea debekatzen duelako. Hortaz gain, Aretxabalak gaineratu zuen autonomoak ezingo liratekeela udal-langile izatera pasa postua lehiaketa publikora aurkeztu gabe.

 Hala, langile horren kalte-ordainak Andres Alcaldek (aurreko legegintzaldi alkatea) eta Sergio Tatok (gaur egungo alkatea) erdibana ordaintzea eskatu du zinegotzi jeltzaleak. Lehenak langilea “behatzarekin” aukeratu zuelako eta bigarrenak gaur egun arte “irregularki” mantendu duelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide