Okendo Txakolinak ekoitzitako Malkoa de Señorío de Astobiza 2011 txakolina lehenengo postua lortu du La Nariz de Oro lehiaketaren XXII. edizioaren finalaurrekoan. La Nariz de Oro Espainiar Estatu mailako ardorik onenak saritzen dituen txapelketa da eta sei kategoria ditu: ardo eskuzabalena, apardunena, 9 hilabete baino ontze gutxiagokoena, 9 hilabete baino ontze gehiagokoenak, gozoena eta zuriena.
Azken kategoria horretan izan da sailkatua Señorío de Astobiza 2011 txakolina. Hala, Espainiako Ardo Onenen Final Nazionalean lehiatuko da datorren ekainean. Berrogei ardo baino gehiagok hartu zuten parte finalaurrekoan, eta horietako 12 hautatu dira finalerako. Ardoen hautaketan 36 dastatzailek hartu zuten parte.