Okondoko jaiak hastear daude

Txabi Alvarado Bañares 2011ko abu. 19a, 18:05

Datorren astelehenean emango zaie hasiera Okondoko San Bartolome jaiei. Egitarau oparoa osatu dute udalak eta jai batzordeak, abuztuaren 25rarte luzatuko dena.

 Tortilla lehiaketetatik erromerietara, lasterketatik kalejiretara, astelehen goizeko txupinazotik aurrera ekintza eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Baina asteburu honetarako ere hainbat ekitaldi prestuak dituzte okondoarrek. Bihar arratsaldean plater-tiro lehiaketa burutuko da eta igandean aldiz herri-bazkaria egongo da erretiratuentzat.

 Jaietan sarturik, ugariak izango dira herria goizetik gauera girotuko duten ekimenak. Horien artean astearteko motor txapelketa dago, afari herrikoiaren ostean hasiko dena.

Baina bere bitxitasunagatik gailentzen diren hainbat ekintza ere badaude, abuztuaren 24an ospatuko diren barraskilo eta oilo lasterketak adibidez.

 La ca-ca de la fortuna

 Hortaz gain, aipatzekoa da jaien azken egunean burutuko den La ca-ca de la fortuna jolasa. Lehiaketa honetarako herriko plaza tamaina berdintsuko dozenaka laukitan banatuko da. Laukiak salgai jarriko dira, eta ondoren behi bat askatuko da plazaren erdian. Behiak kaka egitean, kaka erortzen den laukiaren erosleari sari bat emango zaio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide