Aiarako Udalak Multikirol Udalekua antolatu du Okondon 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako. Udaleku hau uztailaren 1etik 30ra bitartean burutuko da, egunero, 10:00etatik 13:30tara.
Bertara apuntatzen diren haurrek eskulanak, kooperazio jolasak, gymkhanak, kirolak, ureko ekintzak… egiteko aukera izango dute, betiere “euskara erabiliz”.
Erroldatutako umeentzat honakoak dira udalekuaren prezioak: Ume bat 65 euro, bi ume 110 euro eta hiru ume 135 euro. Ez errodatutako ume bakoitzak, aldiz, 80 euro ordaindu beharko ditu.
Izena emateko epea zabalik dago jada eta ekainaren 15an itxiko da. Inskripzio-orriak Okondoko Udaletxean entregatu behar dira.