Okondoko Batzoki berria inauguratu dute larunbatean. Lehenik eta behin meza egin dute EAJko kide errepresaliatuak gogoratzeko eta gero ekitaldi politikoa egin dute. Hasteko ikurrina altxatu dute eta gero Juan Angel Eguia Okondoko alkategai jeltzaleak, Ramiro Gonzalezek -EAJko hautagaia Arabako Foru Aldundian- eta Xabier Agirre Araba Buru Batzarreko lehendakariak hitz egin dute.
Horiek ez ezik hainbat ordezkari politikok parte hartu dute, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun Sailburuak, Andoni Ortuzarrek, Juanjo Unzagak, Josune Irabienek, Andoni Aldekoak edo Hernando Lacallek.