Eusko Jaurlaritzan aldaketa ugari egin dute legealdi berrian Kultura Sailean eta, hori dela medio, Almudena Otaola okondoarra kabinete arduraduna izango da.
Almudena Otaola jeltzalea Eusko Legebiltzarkidea da eta zuzenbide lizentziaduna.
Indarrean sartu den legealdian Bingen Zupiria izango da sailburua, Joxean Muloz sailburuordea, Miren Dobaran hizkuntza politiken sailburuordea -Patxi Baztarrikaren ordez-, Miren Arzalluzek zuzenduko Etxepare Institutua eta Aitziber Atorrasagastik hartuko du kultura sustatzeko ardurak.