Lehiaketa 10:00etan hasiko da. Izena emateko ezinbestekoa da inscripcionesllodio@hotmail.com helbidera mezua bidaltzea urtarrilaren 12a baino lehen.
Laudio Atletismo Klubak, Arabako Foru Aldundiak, Okondoko Udalak eta udalerriko beste babesle batzuek antolatu dute elkarlanean kirol jarduera.
Arduradunen hitzetan, Okondoko krosak cross-country diziplina ekarriko du eskualdera. Aurreratu dutenez, kirolari ugariren parte hartzea espero da.
Hori dela-eta, hainbat kategoriatan lehiatuko dira: "Okondo beti ahalegindu izan da txapelketa hori urteko kirol-ekitaldirik garrantzitsuena izan dadin. Laudio Atletismo Klubak egindako antolakuntza-lana eredugarria da, jende mordoa bertaratzen da eta lasterketa egingo den futbol zelaiaren ingurua zoragarria da, horixe esaten dute korrikalariek".