Eskualdeko hainbat lasterkarik parte hartu zuten atzo Arabako Kros Txapelketan Okondon. Batzuek, Ibone Sanchez bezala, garaipena lortu zuten, baina orok gainditu zuten eguraldi kaskarra. Izan ere, euriak eta hotzak ez ezik, aurreko egunetan sortutako lupetzak asko zaildu zuen ibilbidea.
Argazkiak: Jakue Aranburu Ribado